Lagunentzako programa Itsasaldiak Jai & Party Turismoa eta ostatua Aholkuak
Lagunentzako programa
Maiatzak 30, larunbata
11:30: Itsasaldi Ertaina: 1.000 metro.
12:30: Itsasaldi Handia: 1.900 metro.
19:00 – 20:15: Zesta-punta erakustaldiak eta jolasten ikasteko aukera Jai-Alai frontoian. Ikusi kokapena.
19:30 – 21:30: Pasta Party Jai-Alai frontoian. Ikusi kokapena.
Izena ematen duten triatletek Pasta Party-ra eta frontoira sartzeko sarrera doan dute (izen-emateko formularioan aurretiaz halan eskatzen baldin badute). Atleten lagunek Pasta Party-az eta frontoiko ekitaldiez gozatu ahal izango dute 15 €-ren truke. Zure lagunak ekarri nahi baldin badituzu eta izen-ematean eskatzea ahaztu bazitzaizun, idatzi egiguzu participantes@bizkaiatriathlon.com helbide elektronikora.
Maiatzak 31, igandea
10:30: Gizonezkoan irteera. Bermeoko portua.
10:35: Emakumezkoen irteera. Bermeoko portua.
10:40: Open kategoriako irteera (federatu gabeak). Bermeoko portua.
10:10 Lehendabiziko igerilarien heltzea.
10:12 Lehendabiziko bizikleten irteera txirrindularitza zirkuitura.
12:25 Lehendabiziko txirrindularien heltzea T2-ra (Gernika-Lumo).
12:27 Oin-lasterketako lehendabiziko korrikalarien irteera (Gernika-Lumo).
13:40 Lehendabiziko partaidearen heltzea helmugara.
17:00 Azken partaidearen heltzea helmugara
Sari-banaketa Pasealekun.
Itsasaldiak
Itsasaldi Txikia
Ibilbidea: 300 metro.
Parte-hartzaileak: 10-12 urte bitarteko haurrak.
Prezioa 3€
Itsasaldi Ertaina
Parte-hartzaileak: 13-99 urte bitarteko pertsonak.
Prezioa 18€
Itsasaldi Handia
Parte-hartzaileak: 15-99 urte bitarteko pertsonak.
Prezioa 18€
Izen-emateak zabalik maiatzak 28ra arte. Izena emateko, egin klik hemen
Jai & Party
Jai & Party
Disfrutatu Bizkaia Triatloiko parte-hartzaileekin! Maiatzak 30eko larunbatean, hurrengo egunean ospatuko den frogari ahobizarra kenduko dion triatloiaren jai biak antolatuko ditugu Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian.
Triatleta baten lagun bezala izena eman edo gure triatloiaren ingurugiroaz disfrutatzera soilik etorri nahi baldin baduzu, idatzi egiguzu participates@bizkaiatriathlon.com helbide elektronikora.
* Izena eman duten triatletek sarrera doan dute frontoian. Lagunentzako prezioa 15 €, frontoira, erakustaldietara, tailerretara eta Pasta Party-rako sarbidea barne.
Jai Alai
Disfrutatu frontoian eskainiko ditugun Jai-Alai erakustaldiekin. Jai- Alai, edo zesta-punta, euskal kirol tradizional bat da bereizgarri egiten duen munduko kirol azkarrena bezala ezagutzen dena. Zesta ahur batekin jolasten da eta jokalari bakoitzak, honekin baliatuz, pilota jaso eta frontisaren kontra jaurtitzean datza 270 Km/orduko abiadurarekin, gutxi gorabehera.
Etzazu galdu ikuskizun hau eta animatu zaitez zu zeu ere zesta-punta probatzera emanaldian zehar antolatuko ditugun tailerretan.
Pasta Party
Eta bigarren festa denon artean egingo dugun, eta gure kirolarientzat oso elikagarria izango den, afari-merienda bat antolatuko dugu. Guzti hau musikaz, irrifarrez eta hurrengo egunak dakartzan urduritasunez lagunduta. Animatu zaitez antolakuntzako kide, triatleta eta boluntarioekin Bizkaia Triatloiko bezperako orduak disfrutatzera. Bizi ezazu giroa inoiz ez bezala!
Turismoa eta ostatua
II. Bizkaia Triathlon kirol ekitaldia ospatzeko ingurune ezin hobea. Paisaiaz eta baliabide desberdinez gozatzeko espazioa: kobak, baso naturalak, biodibertsitate handia, hondare geologiko izugarria, arkeologi aztarnategiak, gazteluak eta Erdi Aroko dorretxeak, baserriak eta portu txikiak. Eta batez ere eskaintza gastronomiko zabala eta aisiarako jarduera interesgarriak dituen lekua: bizikletentzako edo oinezkoentzako ibilbideak, surfing-a, eta abar.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurune paregabeak turismo aktiboa, ekoturismoa eta enograstronomia bezalako jarduerez disfrutatzeko aukera ematen dizu II. Bizkaia Triathlon kirol ekitaldia ospatuko den egunean bisitan etorri nahi baldin baduzu. Informazio gehiagorako sartu Turismo Urdaibai web gunera eta planifikatu ezazu zure kasa maiatzak 29ko asteburua.
Urdaibaiko eskualdean, Euskal Herriko leku xarmangarrienetako batean, ostatu mota ezberdinak aurkitu ditzakezu, hotelak, ostatuak, kanping-ak, landa-etxeak eta nekazalturismoak. Biosfera Erreserbaren kokapen pribilegiatu honetan, familia eta natura giro bateko egonaldi amestua egi bihurtu dezakezu.
Aholkuak
Zure familiartekoa edo laguna animatzera baldin bazatoz, etzazu galdu eguna guztiz aprobetxatu eta argazkirik onenak atera ahal izateko ondorengo aholkuak:
- Klimatologia: kontsultatu lehendabizi zein eguraldi egingo duen eta beharrezkoa baldin bada, eraman krema babesgarria, eguzkitako betaurrekoak edo aldiz, zira eta aterkia. Euskal Herrian batek daki.
- Garrantzitsuena parte-hartzaileak dira: errespetatu beti hesiak, baliza-zintak eta zirkuituetako zein iragan eremuetako seinaleak. Parte-hartzaile baten aurretik pasatzea hanka-sartze larria izan daiteke.
- Seinaleak: halaber, bete itzazu beti antolatzaileen eta boluntarioen esanak, frogari buruz eta parte-hartzaileen zein ikusleen segurtasunari buruz gehien dakitenak dira. Zalantzarik baldin baduzu, galde iezaiezu! Laguntzeko prest izango dituzu.
- Helmuga ostea: badakigu zure triatleta besarkatzeko irrikitan zaudela baina helmuga osteko eremuko sarbide pribatua errespetatu dezazun eskatzen dizugu.
- Laguntza ez da askotan ongi etorria. Gaizki dirudien arren, gure triatletek ez dute baimenduta kanpoko laguntzarik jasotzea, beraiek bakarrik erakutsi beharko dute zertaz diren gai. Triatletak borondate onenekin laguntzea zigor bat eragin liezaieke frogako epaileen aldetik.