FAQ ohiko galderak

Zu bezala, II. Bizkaia Triathlon kirol ekitaldian parte hartzeko interesaturik leudekeen erabiltzaileek maiz planteatu dizkiguten zalantzak argitu eta kontsultatu ditzazun zerrendatu dizkizugu.

  • Ez nago federatuta. II. Bizkaia Triathlon kirol frogan parte hartu al dezaket?

    Bai. Froga irekian eman dezakezu izena egun bateko aseguruarekin.

  • Non federatu ninteke eta non izena-eman II. Bizkaia Triathlon frogarako?

    Zuri dagokizun autonomia-erkidegoko federazioan.

  • Izen-ematearen prezioa aurki aldatuko da eta oraindik ez naiz federatu. Apunta naiteke frogara prezioz igo baino lehen eta ondoren federatu lizentziaren berriztatzea bideratu?

    Bai, Federatu bezala eman dezakezu izena zure lizentzia bideratzen duzun bitartean. Baina kontutan izan, gero federatzen ez bazara ezin izango duzu lehiatu.

  • Zenbat denbora behar du Euskal Triatloi Federazioak lizentzia bideratzeko?

    3 eta 5 egun arteko epea.

  • Zenbat ordaindu behar da federatzeko?

    Independente moduan, klub baten bitartez, autonimi lizentziarekin edo lizentzia nazionalaren arabera burutzen baduzu, prezio bat ala beste ordaindu beharko duzu. 80 € gutxi gorabehera.

  • Klub batek nire federatu lizentzia bideratu lezake?

    Bai, zure onespenarekin eta triatloia praktikatzeko gai zaren dioen osasun-ziurtagiriarekin beti ere.

  • 2019an biak egin nituen, federatu eta II. Bizkaia Triathlon-en izena-eman. II. Bizkaia Triathlon-en parte hartzeko nire federatu lizentzia berritu behar al dut?

    Bai, lizentzia indarrean edukitzea nahitaezkoa da.

  • Beharrezkoa al da MOVE ON deuseztapen asegurua kontratatzea II. Bizkaia Triathlon-en parte hartu ahal izateko?

    Ez, aseguruaren kontratazioa, 25 suposizio baino gehiagotan parte hartu ezingo bazenu, izen-ematearen itzulpen osoa berreskuratzeko emango lizukeen bermea baino ez da.

  • Nahikoa al da Euskal Triatloi Federazioaren aseguruarekin parte hartzea ala MOVE ON aseguruak estaldura handiagoa eskaintzen du?

    MOVE ON asegurua deuseztapen aseguru bat baino ez da.

  • Txipa nahitaezkoa al da eta II. Bizkaia Triathlon-en izen-emateko prezioak barne hartzen al du bere alokairua?

    Bai, nahitaezkoa da eta zurea den bat ez baduzu izen-emateko orduan 2 €-ren truke bat alokatzeko aukera izango duzu.

  • Aukera al dago II. Bizkaia Triathlon-a ospatuko den egun berbererako soilik asegurua bideratzea?

    Bai. Federatuta ez daudenentzako froga irekian izena ematen baduzu.

  • Norekin jarri behar naiz kontaktuan MOVE ON deuseztapen asegurutik baja eman nahi baldin badut?

  • MOVE ON deuseztapen asegurutik baja eman nahi baldin badut %100-a errekuperatu al dezaket?

    MOVE ON deuseztapen asegurua behin ordainduta, 25 suposizio baino gehiagotan (gaztelaniaz) zenbateko guztia jasotzeko eskubidea duzu. Zenbatekoa ordainketa egiteko erabili den kreditu/debito txartel berberera itzuliko da.

  • II. Bizkaia Triathlon-en izena emango banu eta zoritxarrez ondoren ezin izango banintz frogan aurkeztu, beste atleta batek ordezka nazake?

    Maiatzak 22ra arte dortsalaren titulartasun aldaketa eska dezakezu 25 €-ko kostuarekin kudeaketa gastuen kontzeptu gisa.

  • Parte-hartzaile bezala, frogak irauten duen bitartean erretiratzea erabakiko banu eta boluntario, afizionatu edo ikusle bezala, iragate eremu batzuetatik besteetara mugitu edo Bermeo, Lekeitio eta Gernika-Lumoko herrien artean bidaiatzea erabakiko banu, nola egin nezake?

    Erretiratu nahiko zukeen atleta bat bazina erratz kamioia egongo da partaideak eta bizikletak batzeko. Ikusle bezala, II. Bizkaia Triathlon-eko antolakuntzak garraio publikoaren erabilera gomendatzen dizu Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Euskotren bidez Bermeo eta Gernika-Lumo artean eta Bizkaibus-a erabiliz Lekeitio eta Gernika-Lumo herrien artean.

  • Triatloia Bermeon hasten da eta Gernika-Lumon bukatzen da. Herri batetik bestera partaideak edota bizikletak lekualdatzeko zerbitzurik ba al dago?

    Gure gomendioa bezperan bizikletak Bermeon uztea da. Lehiaketaren egun berberean (maiatzak 31) Gernika-Lumoko boxean hartu daitekeen trena egongo da Bermeoko boxetik 3 minutura dagoen geltokirarte. Zerbitzu hau doakoa izango da. Trena doakoa izango da izen-ematean hortarako txartela eskatu dutenentzat. Gernika-Lumora heltzen zarenean autoa egun guztia hemen aparkatuta uztea gomendatzen dizugu.

  • Antolatzaileari ez dagokion kausa batengatik frogaren galarazpena gertatuko balitz, izen-ematearen zenbateko guztia berreskuratzeko eskubidea izango al nuke?

    Ez. Frogaren galarazpena antolatzaileari ez dagokion kausa batengatik gertatuko balitz (meteorologia kasu, agintari eskudunaren ezarpenagatik, eta abar), ez duzu inongo itzulpen eskubiderik izango.