Ingurune pribilegiatu bateko ibilbideak
II. Bizkaia Triathlon kirol ekitaldia Bermeoko portuan hasiko da eta Gernika-Lumon bukatuko da ondorengo herriak zeharkatuz: Mundaka, Sukarrieta, Busturia-Axpe, Murueta, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Ereño, Lekeitio, Gizaburuaga, Aulestia, Munitibar eta Arratzu.
IGERIKETA TXIRRINDULARITZA OIN-LASTERKETA
Igeriketa
Bermeo -> Bermeo
Hasiera Bermeoko portutik gertu izango da ikusgarritasun-plus bat eskainiz. Gure helburu nagusia partaideen segurtasuna da, horretarako zodiak bat eta GURUTZ GORRIKO uretako moto batez gain, 6 piragua, itsasontzien zirkulazioa kontrolatuko duen ERTZAINTZAREN Uretako Erreskate Unitateko zodiak bat eta epaileei, ofizialei eta prentsari zuzendutako itsasontzi bi izango ditugu.
Mapako legenda:
S: IRTEERA.
1: T1 Iragate eremua.
b: T1 Bainu kimikoak.
c: T1 Kontsignak.
7: T1 Aldagelak.
Txirrindularitza
Bermeo -> Gernika-Lumo -> Lekeitio -> Gernika-Lumo
Txirrindularitza sektorea Bermeoko kirol-portuko iragate eremuan hasten da Lamera parketik pasatzeko Gernika-Lumora bidean. 17 Km-z osatuta dago hasierako partea, zirkuitora daraman lotura-tarte bezala eta behin hona helduta partaideek bira bat eman beharko diote Half distantzian. Behin Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Forutik igarota txirrindulariak hiribildu foralera heltzen direnean zirkuitura sartuko dira dagokion bira emateko. Biraketa honetan Gautegiz Arteaga, Kanala, Laida, Laga, Ereño, Lekeitio, Gizburuaga, Aulestia, Munitibar, Arratzu eta Gernika-Lumotik pasatuko dira.
Mapako legenda:
S: Irteera.
1, 2 eta 5: T1 eta T2 Iragate eremuak.
Ai: Ibarrangeluko (Laga) hornidura-postua.
AL: Lekeitioko hornidura-postua.
Am: Munitibarko hornidura-postua.
3: Ospitalea.
4: Santanape Polikiroldegia.
6: Anbulantziak.
7: T2 Aldagelak.
b: T2 Bainu kimikoak.
c: T2 Kontsignak.
Oin-lasterketa
Gernika-Lumo -> Gernika-Lumo
Oin-lasterketa zirkuitua azkarra izan dadin diseinatua dago, maldarik gabekoa Oka ibaiaren ingurutik bira 2,5 emateko Half distantzian Gernika-Lumoko herrigunera sartu baino lehen. Bira bakoitzean 4 hornidura-postu baliatuko dira.
Mapako legenda:
1: Gernika-Lumoko hornidura-postua.
2: T2 Iragate eremua.
M: HELMUGA.
Mozketa Puntuak
Igeriketa
10:45
Txirrindularitza
38,4 Km – 12:25ean
T2 iragate eremuan
14:15