Web gune honek Europako Parlamentuko 2016/679 erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio librea betetzen du, eta 95/46/CE zuzentaraua indargabetzen du (aurrerantzean DBEO).

Web gunearen arduraduna

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, web gunearen datu orokorrak azaltzen dira:

● Izen soziala: IA Sport Event, S.L.
● IFK/IFZ: B-95751327
● Helbide soziala: Iturriondoko Plaza, 3 – Behea, 48300 Gernika-Lumo.
● Jarduera soziala: kirol ekitaldien antolakuntza.

Nola lortu datuak

Erabiltzaileek laukia markatuz espresuki eta era libre eta argian onartzen dute zerbitzu-emaileak haien datu pertsonalak honako hauetarako erabil ditzakeela:

● Albiste-buletina webgunera bidaltzeko.
● Erabiltzaileak eginiko enkargu, eskaera edo beste edozein motatako eskariak tramitatzeko, edozein dela ere erabiltzaileak aukeratutako eta web gunean emandako kontaktu bidea.
● Zerbitzu-emaileak eskainitako produktu edo zerbitzuen publizitatea igortzeko posta elektroniko bidez. Baita kolaboratzaile edo partner-en bidez ere, honek promozio komertzial akorduren bat onartu baldin badu. Hala balitz, hirugarrenek ez lukete izango datu pertsonaletarako sarbiderik. Kasu guztietan komunikazio komertzialak zerbitzu-emaileak egingo ditu eta honen sektorearekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuak izango dira.
● Estatistika ikerketak egiteko.

Web gunean eskatzen diren datuak derrigorrezkoak dira, beharrezkoak baitira erabiltzaileari zerbitzu ezin hobe bat eskaintzeko. Datu guztiak ez badira ematen, zerbitzu-emaileak ez du ziurtatzen eskainitako informazio eta zerbitzuak erabiltzailearen beharren araberakoak izango direnik.

Zure datuen trataerarako oinarri legala adostasuna da.

Erabiltzailea da zerbitzu-emaileari bidaltzen dizkion datuen egiatasun eta zuzentasunaren erantzule osoa, zerbitzu-emailea gaiarekiko erantzukizunetik libratuz. Erabiltzaileek emandako datuen zehaztasun, iraunaldi eta egiazkotasuna ziurtatu egiten dute, eta hauek eguneratuta izatera konprometitzen dira. Kontaktu edo harpidetza formularioan, erabiltzaileak informazio osoa eta zuzena emango duela onartzen du.

Iturriondoko Plaza, 3 – Behea, 48300 Gernika-Lumo posta-helbidera, edo info@bizkaiatriathlon.com helbide elektronikora idatzita indarrean dagoen frogaren batekin batera (NAN edo antzekoen fotokopia bat) eta gaian “Datuen babesa” idatzita, erabiltzaileak bere komunikazioak  eta sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta oposizio eskubideak erabili ahal izango ditu.

Era berean, erabiltzaileak  harpidetuta dagoen edozein zerbitzutatik harpidetza utzi ahal izango du zerbitzu-emaileak bidalitako posta elektroniko guztietan ageri den harpidetza uzteko atalean klik eginez. Aipatutako mezuak jasoz gero, aurretiaz baimena eman duzulako da, zerbitzu-emaileak ez baitu SPAMik bidaltzen.

Zerbitzu-emaileak neurri-tekniko eta antolakuntza-neurri guztiak hartu ditu dabilzkien datu pertsonalen segurtasun eta osotasuna bermatzeko, bai eta haien galera, aldaketa edo baimendu gabekoen sarrera ekiditeko.

Trataeraren arduradunak

Jardueraren garapenerako ezinbesteko diren zerbitzuak emateko ondorengo emaileekin partekatzen dira datuak, emaile bakoitzaren pribatutasun baldintzak medio:

Google Analytics: Google Inc.-ek, Delawareko konpainia bat, emandako zerbitzu analitikoa. Bulego nagusia 1600 Ampitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak (Google)-en du. Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan dauden testu artxiboak lupass.net-i erabiltzaileek web gunearen zein erabilera egiten duten aztertzen laguntzeko. Lupass.net-en (188.93.79.111) erabilerari dagokionez, Cookieak sortzen duen informazioa Googlek zuzenean igorri eta gordeko du Estatu Batuetako zerbitzarietan.

Hosting: John Pollock Whitford – Gontzal Uriarte, S.C. (RK Informatika), Bizkaiko Gernika-Lumon helbidea duena. Informazio gehiago: https://webrk.net. John Pollock Whitford – Gontzal Uriarte, S.C. (RK Informatika)-k datuak bere domeinu eta hosting-en erregistro zerbitzuak egiteko erabiltzen ditu.

Web plataforma: Automattic Inc. AEB-n helbidea duena. Informazio gehiago: http://es.wordpress.com (Automattic Inc.). Automattic Inc.-ek bere web plataformako zerbitzuak egiteko erabiltzen ditu datuak.

Posta-e marketing-a: Mailchimp, AEB-n helbideratua. Informazio gehiago: https://mailchimp.com. Mailchimp-ek datuak bere e-mail marketing zerbitzuak egiteko erabiltzen ditu.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak datu pertsonalen babesaren gaineko baldintzen informazioa jaso duela baieztatzen du, IA Sport Event, S.L.-k horien trataera onartu eta baimenduz pribatutasun politika honetan adierazten den moduan, bertan zehazten diren helburuetarako.

Pribatutasun politikaren moldaketa

Zerbitzu-emaileak politika hau legegintza —edo jurisprudentzia— berrikuntzetara edo industriako praktiketara moldatzeko eskubidea du. Hala izango balitz, zerbitzu-emaileak orri honetan aldaketen berri emango du martxan jarri baino askoz ere lehenago.