Programa eta ordutegiak Izen-emateak Informazio praktikoa Triatletarentzat zerbitzuak Sariak
Programa eta ordutegiak
Maiatzak 30, larunbata
11:00 – 13:00 eta 15:00 – 19:00: Dortsalen banaketa irteera eremuan (Bermeo). Dortsala jasotzeko nahitaezkoa izango da lizentzia edo NAN aurkeztea.
11:00: Itsasaldi Txikia: 300 metro (solidarioa).
11:30: Itsasaldi Ertaina: 1.000 metro.
12:30: Itsasaldi Handia: 1.900 metro.
16:00: Iragate-eremuen zabaltzea. Check in/material-kontrolaren hasiera.
20:00: material-kontrolaren eta iragate-eremuen itxiera.
19:00 – 20:15: Zesta-punta erakustaldiak eta jolasten ikasteko aukera Jai-Alai frontoian.
19:30 – 21:30: Pasta Party Jai-Alai frontoian.
Maiatzak 31, igandea
9:00: uretako entrenamenduak.
9:35: Deien kamara.
9:45: Gizonezkoan irteera. Bermeoko portua.
9:50: Emakumezkoen irteera. Bermeoko portua.
9:55: Open kategoriako irteera (federatu gabeak).
10:10 Lehendabiziko igerilarien heltzea.
10:12 Lehendabiziko bizikleten irteera txirrindularitza zirkuitura.
12:25 Lehendabiziko txirrindularien heltzea T2-ra (Gernika-Lumo).
12:27 Oin-lasterketako lehendabiziko korrikalarien irteera (Gernika-Lumo).
13:40 Lehendabiziko partaidearen heltzea helmugara.
17:00 Azken partaidearen heltzea helmugara.
Sari-banaketa Pasealekuan.
Izen-emateak
Federatuak
IREKIERATIK 2019/12/15era ___110 €
2019/12/16tik 2020/02/29ra ___130 €
2020/03/01etik 2020/04/30era ___150 €
2020/05/01etik 2020/05/31ra ___170 €
Federatu gabeak – OPEN froga
2019/12/16tik 2020/02/29ra ___160 €
2020/03/01etik 2020/04/30era ___180 €
2020/05/01etik 2020/05/31ra ___200 €
* Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da, eta erosketak baldintzen onartzea suposatzen du. Ikusi araudi guztia.
Deuseztapen asegurua (aukeran)
MOVE ON deuseztapen aseguruak izen-ematearen prezioaren %100a errekuperatzea uzten dizu (dortsala eta txiparen alokairua) frogaren egun berbereraino (beti ere txapelketa hasi baino lehen) 25 suposizio baino gehiagotan: lesioa/gaixotasuna, lan arazoak, bidaien arazo batzuk, senide baten heriotza eta abar, esaterako.
Deuseztapen aseguruaren baldintza zehatzak irakurri (gaztelaniaz).
Itzulpenak
DEUSEZTAPEN ASEGURURIK GABEKO ITZULPENAK
2020/02/15eko 23:59ak baino lehen %75eko itzulpena lesiogatik eta osasun-ziurtagiriarekin soilik baldin bada.
2019/02/16tik 2019/03/15eko 23:59ak arte %50eko itzulpena lesiogatik eta osasun-ziurtagiriarekin soilik baldin bada.
2019/03/16tik aurrera ez da itzulpenik onartuko.
Ez da, inolaz ere, datorren ediziorako dortsalik erreserbatuko.
Zenbatekoa ordainketa egiteko erabili den kreditu/debito txartel berberera itzuliko da.
Antolatzaileari ez dagokion kausa batengatik (meteorologia kasu, agintari eskudunaren ezarpenagatik, eta abar) frogaren galarazpena gertatuko balitz, ez da inongo itzulpen eskubiderik izango.
Dortsalaren titulartasun aldaketak
Maiatzak 22ra arte aldaketak onartuko dira 25 €-ko kostuarekin kudeaketa gastuen kontzeptu gisa. Titulartasun aldaketa bat eskatu nahi baldi baduzu idatzi participantes@bizkaiatriathlon.com helbide elektronikora.
Informazio praktikoa
Boxak
Maiatzak 30, larunbata
Materialaren check in-a larunbatean soilik egingo da.
Iragate eremuaren irekitzea: 16:00
Materialaren kontrol irekitzea: 16:00
Materialaren kontrol itxiera: 20:00
Boxetara sartzeko nahitaezkoa izango da indarrean dagoen lizentzia edo NAN aurkeztea.
Puntualitatea eskatzen da material-kontrolaren itxierara iristeko.
Check in-a igandean soilik egin ahal izango da ezinezkoa baldin bada larunbatean etortzea eta enpresa-frogagiri bat bidaltzen bada.
Dortsalak jasotzea
Triatloi frogaren dortsalak maiatzak 30ko larunbatean jaso ahal izango dira soilik. Ordutegia 11:00tik 13:00ra eta 15:00etik 19:00ra. Bermeoko portuan.
Dortsala igandean soilik jaso ahal izango da ezinezkoa baldin bada larunbatean etortzea eta enpresa-frogagiri bat bidaltzen bada participantes@bizkaiatriathlon.com helbide elektronikora.
Dortsala jasotzeko nahitaezkoa izango da lizentzia edo NAN aurkeztea.
Beste parte-hartzaile baten dortsala jaso ahal izateko partaidearen eta jasotzen duenaren NAN-ak aurkeztu beharko dira.
Trantsizioetarako poltsak
Lasterkariaren pack-arekin arropazaindegi eta trantsiziorako material-poltsak emango dira:
Street Poltsa. Utzi hemen zure kaleko arropa eta azken orduan utzi nahi dituzun gauzak.
Bike Poltsa. Utzi hemen txirrindularitza segmenturako beharko duzun material guztia. Materialaren kontrolean T1-eko karpan utziko duzu.
Run Poltsa. Utzi hemen oin-lasterketa segmenturako beharko duzun material guztia. Materialaren kontrolean T2-ko karpan utziko duzu.
Behin txirrindularitza segmentuan zaudenean, antolakuntzak T2-raino eramango dizkizu Street eta Bike Poltsak Bermeora itzuli ez zaitezen berauen bila.
Triatletarentzat zerbitzuak
Arropazaindegia
Arropazaindegi zerbitzua egongo da. Aurki Informazio gehiago.
Dutxa
Gernika-Lumoko Santanape polikiroldegian, T2-aren aldamenean. Dutxak 9:00tik 20:00ra bitartean egongo dira eskuragarri. Ikusi kokapena.
.
Garraio publikoa
Parte-hartzaileen erosotasunerako, antolakuntzak Bermeo eta Gernika-Lumo bitartean Euskotrena erabili ahal izateko txartel batzuk erraztuko ditu. Automobila Gernika-Lumon uztea erabakitzen baduzu Bermeoko irteeraraino iristeko erabili ahal izango duzu. Edo alderantziz, Bermeon uzten baldin baduzu automobila irteeran parte hartzeko, Gernika-Lumotik Bermeora itzultzeko erabili ahal izango duzu automobila jasotzeko.
Sariak
Sarietara zuzendutako kantitateei kirol ekitaldia ospatuko den datan bertan indarrean legokeen zerga arautegietan adostutako PFEZ-aren atxikipena aplikatuko zaie. Antidoping kontrola balego honen emaitzak jakin arte ez da ordainketarik burutuko inongo saridunei.
Lehenengoa
Txapela + Garaikurra
Bigarrena
Garaikurra
Hirugarrena
Garaikurra
Kirol kategoria bakoitzeko lehendabiziko klasifikatuarentzat garaikurra.
Informazio erabilgarria
Sarien zeremonian eta garaikurren emanaldian ez da utziko lagunak (haurrak, senideak, eta abar) agertokira edo podium-era igotzea. Ezta frogako helmuga arkua haurrez, senideez, eta abarrez lagunduta igarotzea.