Euskal Herrian dagoen Biosfera Erreserba bakarra

I. Bizkaia Triathlon kirol ekitaldia ospatzeko ingurune ezin hobea. Paisaiaz eta baliabide desberdinez gozatzeko espazioa: kobak, baso naturalak, biodibertsitate handia, hondare geologiko izugarria, arkeologi aztarnategiak, gazteluak eta Erdi Aroko dorretxeak, baserriak eta portu txikiak. Eta batez ere eskaintza gastronomiko zabala eta aisiarako jarduera interesgarriak dituen lekua: bizikletentzako edo oinezkoentzako ibilbideak, surfing-a, eta abar.

URDAIBAI

logo-turismo-urdaibai

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurune paregabeak turismo aktiboa, ekoturismoa eta enograstronomia bezalako jarduerez disfrutatzeko aukera ematen dizu I. Bizkaia Triathlon kirol ekitaldia ospatuko den egunean bisitan etorri nahi baldin baduzu. Informazio gehiagorako sartu Turismo Urdaibai web gunera eta planifikatu ezazu zure kasa ekainak 22ko asteburua.

Turismo Urdaibai web gunea bisitatu

OSTATU HARTU

logo-turismo-urdaibai

Urdaibaiko eskualdean, Euskal Herriko leku xarmangarrienetako batean, ostatu mota ezberdinak aurkitu ditzakezu, hotelak, ostatuak, kanping-ak, landa-etxeak eta nekazalturismoak. Biosfera Erreserbaren kokapen pribilegiatu honetan, familia eta natura giro bateko egonaldi amestua egi bihurtu dezakezu.

Ostatu hartu Turismo Urdaibain

banner-turismo-urdaibai-ostatu-hartu